0 iruzkin

Itzurun eta Gaztelugatxe, biak bat Game of Thrones

Itzurun eta Gaztelugatxe, biak bat Game of Thrones

Esan beharrik ez da estreinatu dutela Game of Thrones-ren zazpigarren denboraldia eta grabatzera Euskal Herrira etortzeak ikusmina sortu bazuen Zumaiako Itzurungo hondartza eta Gaztelugatxe bertan ikusteak neurri bereko esanak eta oihartzunak sortu dituela...

Haserre dira jarraitzaileetako asko sarean askok behar baino gehiago hitz egin duelako eta spoiler gisa jardun dutelako, beraz hemen ez dugu halakorik egingo. Ezin izan diogu eutsi, ordea, Gaztelugatxe eta Zumaiako Itzurun hondartza inguruak biak baten nola batu dituzten erakusteari.

Agian hori bera izan da sorpresa handiena, bagenekien euskal kostako bi eremu hauek agertuko zirena, ez biek bat egingo zutela.

Gaztelurako sarbidea Gaztelugatxeko eskilarak dira, baina hauen hasiera Zumaiako Itzurun hondartza da.

Ikusteke dago oraindik grabaketa garaian aurreikusitakoak beteko diren denboraldi osoan zehar. Extra gisa parte hartu zutenen arrastorik ez da lehen kapitulu honetan eta arraunlari taldeak ere ez du tarte handirik... Agian hurrengo kapituluetan...

Eta zabalpenean eragina izan ahal duen azken detaile bat. Daneris Targaryen gaztelura sartzean bere familiari dagokion tronua ageri da... Zumaiako flysch-aren punta bat dirudiena... Agian, laister, irudi ikoniko gisa zabalduko dena... Auskalo!

A! Eta ez bazara Game of Thrones honen zalea... Lasai, ez dira asko baina badira, @erreharriari ikusi diogu modu honetan azaltzen:

/
azken iruzkinak
azken post-ak