0 iruzkin

Izar etxeratzeko nahia eta aita preso duen ume baten ametsa

Loading player...

Sara Majarenas euskal presoak eta bere alaba Izarrek Euskal Herrian egon behar dutela aldarrikatzen dihardu Sara Izarrekin Etxera plataformak. Agerraldi bidez, Madrilen ama alabek bizi dute egoera gogorra salatu dute berriki.

Aitak labanaz eraso egin ostean, Izar hilabetez egon zen larri Valentziako erietxe batean. Hiru urte betetzerakoan, Izarrek amarekin egoteko eskubidea lortu zuen, –adin horrekin banatuak baitira– baina, plataformak deitoratu moduan, «txikiaren askatasunaren truke» lortu zuen.

Egoera ikusirik, Sara eta Izar Donostian egotea premiazkoa dela nabarmendu dute.

Zabaldutako bideoan, Izar txikiaz gainera, Xua haurtxoa ere dute gogoan. Picassenteko espetxean bizi da bere ama Olatz Lasagabaster euskal presoaren alboan.

Espetxean bizi ez, baina gurasoren bat preso duten umeak asko dira Euskal Herrian. Errealitate hau zabaltzeko asmoz, Indautxu Abandoko Sarek aita preso duen haur baten etxeko lanen irudi bat zabaldu du Twitterren. Txioaren arabera, gaztelerako ikasgaian bete nahi lukeen ametsaren berri ematea eskatzen zaio umeari eta honek aita espetxetik atera eta etxera itzultzea galdegiten du.

Berriki, ‘Motxilaren umea’ dokumentalak ama kartzelan duen neskato baten historia eraman du pantailara. Kurkuluxetan elkarteak ekoiztu du haurrei zuzenduriko ekoizpen pedagogiko hau eta gaia eskoletara eramateko xedea du. Orain, Kurkuluxetan elkarteak 18 minututan haurrek bizi duten eskubide urraketen berri ematen du ondoko bideoan.

azken iruzkinak
azken post-ak