0 iruzkin

Jostailuen iragarki sexistak ekiditeko sinadurak biltzen ari dira

Jostailuen iragarki sexistak ekiditeko sinadurak biltzen ari dira

Udazkenak aurrera egin ahala, Gabonak geroz eta gertuago sumatzen dira. Horretan tematu gura dute bederen, urte osoko negozio aukera bikainena garai honetan ikusten dutenek eta urtetik urtera, geroz eta lehenago hasten dira Gabonen etorrera iragartzen. Kaleko argiak, turroiak edota polboroiak badira iragarpen horren parte, baina baita jostailuen iragarki sexistak ere.

Jolasek jokabide sexistak sustatzen dituztela salatzen egindako ahaleginaren poderioz dezente aurrera bada ere, badira oraindik neskei panpina lirainak eta mutilei auto azkarrak eskaintzen dizkieten markak. Etxeko postontzira bidaltzen dituzten liburuxka asko ere arrosa eta urdinean kateatuak daude oraindik ere.

Nenucok adibidez, neskatoei zuzentzen dizkie soil soilik bere panpina ezagunak. Izan ere, web orrialdean ageri diren irudietan, zein sare sozialen bidez zabaltzen dituztenetan neskak agertzen dira bakarrik panpina hauekin jolasean. ‘Mujeres en lucha’ Kolektiboak katalogo sexista hau ezabatzeko asmoz sinadura bilketa abiatu du Change.org orrialdean. «Nenuco, aitek ere zaintzen dute. Gabonetan katalago sexista gehiagorik ez» du lelo sinadura bilketak eta dagoeneko 9.000 sinaduratik gora jaso ditu.

Jostailuak iragartzerako orduan sexismoa egotzi dioten beste enpresetako bat Hipercor da. Sona handia izan du gaiaz Leticia Dolera aktoresak idatzitako txioak.

/
azken iruzkinak
azken post-ak