Naiz+ Naiz+

Kilometroek eragindako zauriak, doinuekin osatuz

Etxarri Aranatzek, bigarrenez, ‘Zama doinuz arindu’ Elkartasun Jaialdia egin zuen pasa den igandean. Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hesian taldeko Fran eta Zuriñe, Hutsun, Gozategi, Anje Duhalde, El Deseo del Doctor eta Zopilotes Txirriaus musikari eta taldeak igo ziren oholtzara eta bertatik, sakabanaketak senide eta lagunei eragiten dien zama arintzeko bokazioz aritu ziren. Bide batez, dispertsioaren eta espetxe politikaren aurkako aldarri ere bihurtu zen jaialdia.

Ahotsa.info-k jaialdi grabatu eta bideo eder honetan eskaini digu emanaldia.