Naiz+ Naiz+

Kolegioetako ikasleak ere batu dira Seaska diruz laguntzeko kanpainara

Ziburu, Kanbo eta Lartzabaleko kolegioetan dauden ikasleek «Euskararen sagartzea» kanpainara batzeko deia egiten dute bideo honetan. Ikasle hauek izango dira gainera, Baionako Bernat Etxepare lizeo berria estreinatuko dutenak. Horretarako baina, hura ekipatzeko behar dituen 300.000 euroak eskuratu behar ditu Seaskak, eta, horretan dabil sagarrondoak saldu eta saldu kanpainarekin.

Ipar Euskal Herrian barna dauden ama ikastoletan hezkuntza bidea asi ostean, Ziburu, Kanbo eta Lartzabalen dauden hiru kolegioetan biltzen dira Seaskako ikasleak, ondoren denak elkarrekin Baionako Kolegioan ikasketak amaitzeko. Lizeo berria eraikitzen ari da uneotan Seaska, baina hura datorren ikasturtean zabaldu ahal izateko ekipatzeko beharrezko sosak eskuratu behar ditu.

Txekez edo internet bidez egin ahal da ekarpena HEMEN. Eta, laguntzaren truk norberak nahi duen lekuan edo lizeoak berak osatuko duen ‘euskararen sagartzean’ landatu ahalko du sagarrondoa.

Orain arte egindako bideoak:

Sagarrondo bat, euskarak bere fruitua eman dezan

Bernat Etxepare lizeo berrian, ikasi eta lo