Naiz+ Naiz+

Lasa eta Zabala gogoan, garaiko hedabideen bitartez

Twitter bidez helarazi digute Tolosako Ernaik egin duen bideo hau. Lasa eta Zabalaren desagerpena, hilotzen agerpena eta Euskal Herriratzea garaiko hedabideen kontakizunetik bildu dute.

Gaurko egunez, 1983an, desagertu ziren bi euskal militanteak. Atzo Tolosan lore eskaintza egin zieten senideei, ‘Askatasun Taupadak’ blogean jaso dugu bideoa, eta gaur estreinatuko da gaia zinemara eraman duen pelikula Bilbon.