Naiz+ Naiz+

Martxan da Etxarri Aranatzeko herri galdeketa prozesua

Larunbaterako deitu dute sinadura festa Etxarri 2012 herri ekimenekoek: Otsailaren 2an 27/2002 FORU LEGEAk dion moduan, (toki esparruko herri kontsultak arautzen dituen foru legea) Etxarri Aranazeko herritarrak herri galdeketako sinadura bilketara deitu ditugu, horretarako sinadura festa txiki bat antolatu dugu.  Bertan, Faledunak, Kalejira, Musika eta Auzatea izango dira eta gero udaletxean sinadura bilketa hasiko dugu.
 

Galdeketa honekin herritarrei luzatu nahi diegun galdera hau da:
 
‘Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?’ 
Non: Etxarri Aranazko plazan
Noiz Otsailaren 2an goizeko 11:00etan.