\r\n

Harrera ona egin dio askok, nahiz eta kartelak apurtu eta gainean idatziz eraso ere egin dien batek baino gehiagok. Ikasturte honetan bertan, Beasaingo Institutuko talde feministak kaleratu du bideo honen bidez antzeko aldarrikapena:\u00a0

\r\n

\r\n

Iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Kilometroak 2015ek \u00abparekidea eta jasangarria izango den komun unibertsal bat garatzeko hitzarmena\u00bb iragarri zuten. Urtebeteko epea hartu zuten prototipoa garatzeko. Gaiaz, asko ez dela, Amelia Barquinek idatzi zuen Hik Hasin (IRAKURRI HEMEN).

\n"}
Naiz+ Naiz+

«Nesken eta mutilen» komunei adio!

Aspaldian eman du hizpidea komunak «mutilen» eta «nesken» artean bereiztu beharrak. Hamaika modu topatu ditugu gona eta prakaren arteko bereizketatik harago joateko, ia ulertezin bihurtu diren ‘EROgiflikoak’ sortzeraino... Errazena, denak denentzat izatea izango litzatekeenean... Ziur aski munduko hiririk boteretsuena den New Yorken eman berri dute erabakiorra izan daitekeen urratsa. Bertako alkateak banakako komun guztiak neutralak izateko agindua sinatu du ekainaren amaieran eta urtarrilaren 1erako hiri estatubatuarreko eremu guztietan aplikatuta beharko du agindu berriak. 

Aurrez antzeko araua ezarrita dute San Franziskon, Philadelphian, Seattelen eta Washington hiriburuan, besteak beste. Gaiaz eztabaida bizi-bizi dago berriz AEBetan (Wikipedia: Unisex public toilet) eta gurean ere hainbat kolektibok du hizpide azken urteetan. Urrutira joan gabe, hona EHUko LGTB Ligak aurten burutu duen kanpaina:

Harrera ona egin dio askok, nahiz eta kartelak apurtu eta gainean idatziz eraso ere egin dien batek baino gehiagok. Ikasturte honetan bertan, Beasaingo Institutuko talde feministak kaleratu du bideo honen bidez antzeko aldarrikapena: 

Iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Kilometroak 2015ek «parekidea eta jasangarria izango den komun unibertsal bat garatzeko hitzarmena» iragarri zuten. Urtebeteko epea hartu zuten prototipoa garatzeko. Gaiaz, asko ez dela, Amelia Barquinek idatzi zuen Hik Hasin (IRAKURRI HEMEN).