Naiz+ Naiz+

Notre-Dame-des-Landes ikasgai, EHZk antolatutako brigadan

Estatu frantsesean bada non ikasi. Hala uste du EHZ elkarteak, eta, brigada antolatu du Notre-Dame-des-Landesera.

Borroka bizian dagoen eremua da Nantesetik gertu dagoen Notre-Dame-des-Landes. Euren lurretan behar eta nahi ez duten nazioarteko aireportua egin nahiak piztu zuen sua aspaldi, milaka lagun elkartu ziren euren ezetz ozena erakusteko. Haatik, oposizio dinamikan bildutakoak borrokan jarraitu eta autogestioa eta burujabetzaren bidetik, erreferentzia baikor gisara bilakatzea lortu dute.

Esperientzia bertatik bertara ezagutzeko asmoz antolatu du brigada EHZ elkarteak abuztuaren 20tik 28ra. Interesa dutenak, gainera, ekimenaren emailean eman dezakete izena: ehzadista@yahoo.com.

Notre-Dame-des-Landes eremuko bizilagunak, baina, Euskal Herria ezagutzeko aukera ere izan dute. Egunotan ibili dira gure artean. Donostiako Kaxildan hitzaldia eman ostean Gernikako Astra ezagutzeko aukera izan zuten, bai eta Gasteizko Errekaleor auzo askea edota Galdakaoko Ortuondo gaztetxea ere.

Uda igarota beraz, Euskal Herria eta Notre-Dame-des-Landes arteko zubiak irmoagoak izango dira.