Naiz+ Naiz+

«Oinezkoen exekutatzen este aldean». Barkatu, nondik?

Kepa Bruña Iturbe. Mondraberri.eus

Obra seinale honek nahikoa zalaparta eragin du whatsapp eta bestelako sare sozialetan. Harat eta honat ibili den argazkia, ez da tamalez fake bat, Arrasateko Gorostiza auzoko jolas gunea estaltzeko obretan ipinitako obra seinalea baizik.

Konpontze lanak egiten zituzten bitartean oinezkoei beste espaloitik ibil zitezen eskatzea zen seinalearen helburua. Haatik, ondokoa esaten zuen: «Oinezkoen exekutatzen este aldean».

Eragozpenengatik barkamenak eskatzeko asmoz gainera, «Eraikuntza eragozpen under», esaldia gehitu zioten seinaleari.

Arrasateko Mondraberri atari digitalak zabaldu zuen Kepa Bruña Iturbek ateratako argazkia eta seinalea begi bistatik azkar kendu bazuten ere, sare sozialetan bolo-bolo dabil oraindik ere.