Naiz+ Naiz+

Oñatik ere moneta sozial propioa sortuko du, ‘Txantxia’

Euskoa, Ekhia, Axtrokia... asko dira, jada, Euskal Herrian abian diren tokiko monetak. ‘Txantxia’ da zerrenda honetara gehitu den azkena, Oñatin dena prest dute abiatzeko. Postontzira igorri digute azalpen guztiak dakartzan bideoa. Abiapuntua eta helburua antzeko beste proiektuen modukoa, diruaren erabilera soziala egitea eta tokiko ekonomia dinamizatzea. Azalpen gehiago Oñatiko Udalaren webgunean.