Naiz+ Naiz+

Operara 3D betaurrekoekin

Operak eta teknologiak bat egingo dute Donostian, datorren otsailaren 19 eta 21ean. Izan ere, Opera Touch enpresa euskaldunak sortutako betaurrekoekin ikusi ahalko da Opus Lirica konpainiak Kursaalen eskainiko duen La Traviata operaren emanaldia.

Betaurrekoekin abesten ari direna irakurtzeko aukera dute ikusleek, ingelesez, gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Partiturak jarraitu edota abeslariaren edo tramaren informazioa jaso ahalko dute ere. Betaurrekoekin batera, ikusleek telefono mugikor bat izango dute eta bertan dagoen aplikazioarekin nahi dutena hautatu ahal izango dute.