Naiz+ Naiz+

Osasun zientziak euskaraz ikasteko aldarria, graduazio ekitaldian

EHUko Medikuntza ikasleen graduazioa izan zen ostiralean eta aurten ere, presente egon da euskaraz ikasteko eskubidearen aldarrikapena. Euskaraz ikasteko trabak izan dituzten ikasleak banaka banaka aipatu eta 140 ikasle zutitu eta txaloka zeudela jarraitu dute Medikuntzako ikasketak euskaraz egin ahal izateko dauden trabak aletzen. Ikasle moduan «nahi eta ezina» sarritan sentitu dutela salatu eta medikuntza euskaldun eta kalitatezko baten alde borrokan jarraituko dutela berretsi zuten. Emakume gisa ere, behin baino gehiagotan «zapalduak eta gutxietsiak» sentitu direla salatu dute hitzartzean.

Azken bi urteetan ohiko bihurtu da EHUko Medikuntza ikasleek beren titulua jasotzeko ekitaldian euskararen alde eginiko aldarriak. Aurreko biak bezala, aurtengoak ere sona lortu du sare sozialetan. Medikuntzako Asanbladak berak zabaldu du bere Facebookeko perfilean eta 300 aldiz izan da elkarbanatua.

Graduazio ekitaldian Odontologiako ikasleek ere lekukoa hartu eta EHUn euskaraz ikasi eta irakasteko eskubidea aldarrikatu zuten.