Naiz+ Naiz+

Pettarrako gazteen maskarada Barkoxen

Pergoi Factory-k sareratu du aurtengo azken maskaradetako bat. Apirilaren 16an Barkoxen izan ziren Pettarra eskualdeko gazteak, eurei egokitu baizaie, aspaldiko partez, maskaraden antolatzea. 

Bideo-erreportajean Barkoxen arratsaldean egindako ofizioak jaso dituzte. Amaieran, gainera, Pitxu eta Kabanarekin ere hitz egin dute maskaraden inguruan oro har, eta baita Pettarra eskualdeko herrietako gazteentzat aspaldiko partez berriz lan hauetan aritzeak duen garrantziaz ere.

Urtarrilaren amaieran hasi ziren maskaradak Ezpeizen lehenbizi eta Gotainen gero. Azken saioa heldu den igandean, Ürrüstoin izango da.