Naiz+ Naiz+

Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?

Poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk bildu dituzte “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren laugarren bideo honetan. Polizia grabatzea eskubidea bada ere, hura eragozten eta mugatzen saia daitezke, eta, hortaz, segurtasunez jokatzeko hainbat gomendio biltzen ditu bideoak. Tartean, horizontalean grabatzea. :)

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideek, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako kanpaina amaitutzat ematen dute erreportaje honekin.