\n

Euskaldun berriak eredu, erreprodukzio zerrenda:

\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

Reyes, Maria eta Jose Miguel, hiru euskaldun berri aurreratuenen istorioa

Batean eta bestean eta modu batera eta bestera hiru euskaldun berri famatu egin dira sarean azken asteetan. Poziktibity ekimenean Reyes Prados aurkezlearen istorioa ekarri du Lakuako gobernuak (urtebetean euskaraz ikasi duena), sarean izandako zabalpenetik ezagutu dugu Maria greziarra (10 hilabetean modu autodidaktan ikasi du euskaraz), eta bere aipamenetik Jose Miguel kolonbiarra, eta azken honek beste hainbat euskaldun berri kolonbiarren esperiantziak ekarri dizkigu. Hauek bai batere #lotsarikgabe heldu diotela euskarari!

Azken bien istorioak sarean izan duen arrakastaz idatzi berri du Euskalkultura.com-ek eta biekin hitz egin du. Jose Miguel Ramirezen asmoa hutsune bat betetzea omen zen: «jende askori erakutsi nahi nion euskara bezalako hizkuntza bat ikasterakoan nahia dela garrantzitsuena eta ez baliabideak ez eta kokapen geografikoa ere». 15 hizkuntzetan hitz eginez argitaratu zuen abuztuaren lehenean bideo bat, hori bai, denetan maiteena euskara zuela zioen eta lotura bigarren bideo batera:

Garaian askorik zabaldu ez zena, Maria Spantidik bere bideoan kolonbiarra zuela akuilu, «Jose Migeli esan nahi diot ez dela inoiz bakarrik ibiliko» zioenean. 10 hilabetean eta bere kasa ikasi zuen greziarrak euskara.

Arrakastak eraginda hedabide ugaritan agertu zen bere istorioa eta Euskadi Irratian elkarrizketa egin zioten:

Izan zen azkarregi ikasi zuela eta zalantzan jarri zuenik, baina zalantzarako tarterik gabekoa greziar gaztearen euskaraz aritzeko gaitasuna da.

Ez dira adibide bakarrak. Jose Miguel Ramirezek beste hainbat euskaldun berri ere badakartza irailaren hasieran argitaratutako beste bideo batean.

Atzerrian jaioriko euskaldunberri historikorik handienak aipatzean Esteve Materre frantziskotarra, euskararen lehen ikertzaileetakoa izan zen Wilhem von Humboldt prusiarra, eta Napoleonen iloba, Louis-Lucien Bonaparte hizkuntzalaria ditu hizpide. Gaurkoetara etorrita ingeles bat, japoniar bat eta madrildar bat aurkeztu dizkigu Ramirezek.

Eta adibide gehiago. Sebastian Alarcon mexikarrarena, adibidez:

Eta Javier Garco aragoiarra, orain dela urte batzuk Jose Miguelen moduko hizkuntza askotan hitz egindako bideoan euskara txertatzen saiatu zena, eta ez zuena asmatu. Azkenean bai, azkenean asmatu du:

Ezinezko hitzak ez duela zentzurik gertuen, Reyes Prados telebista aurkezleak erakutsi digu, urtebetean hizkuntza menderatuta. #LotsarikGabe jardutearen ondorio ere izango da ziurrenik!

Matrikulatzeko: AEK | IKA | HABE

Euskaldun berriak eredu, erreprodukzio zerrenda: