\r\n
\r\n

@erreharria #adierazpenaskatasuna#alFREEdo
Ez dago askatasun haizea geldituko duen Tribunalik! #aske #libre #free
Besarkada #kontzeptugisa pic.twitter.com/Yui1lIqgtj

\r\n\u2014 ekarriko ditugu! (@badatoz) 2017(e)ko urtarrilak 30\n
\r\n\r\n

Elkartasuna eta umorea ez dute zertan muturtuta egon beharrik...

\r\n
\r\n

.@ErreHarriaLIBRE eres un #hdp pero eres nuestro #hdp #maitezaitugu Muxu haundi bat! #alFREEdo pic.twitter.com/BSLp3fq87Y

\r\n\u2014 Haritz (@Hiro_vuelta) 2017(e)ko urtarrilak 26\n
\r\n\r\n

Bertsotan ere eskatuko dute amurriarraren askatasuna\u2026

\r\n
\r\n

Txio bat idazteagatik,
ebaki behar badidate
nik eskribitzen
dudan
eskua,
nik kantatzen
dudan
mihina;

Eutsi @erreharria #alfreedo
Aresti

\r\n\u2014 Josu Bergara (@josubergara) 2017(e)ko urtarrilak 12\n
\r\n\r\n

Eta errimen sokari jarraituz, igandean Onintza Enbeita, Unia Iturriaga, I\u00f1aki Vi\u00f1aspre edo Oihane Perea izanen dira Amurrioko Gaztetxearen oholtza gainean.

\r\n
\r\n

Igandean Amurrion #alfreedo @erreharria @aiaraldea pic.twitter.com/SycrM0tMt9

\r\n\u2014 ArabakoBertsozaleElk (@ArabaBertsozale) 2017(e)ko urtarrilak 30\n
\r\n\r\n

Irudi bakar batek mila hitzek baino gehiago esan ohi duenez\u2026

\r\n
\r\n

Ikusi duzue Arrastoa Marrazkigintzaren elkartasun keinua? Eskerrik asko! Bidali zuen bideo,idatzi,abesti,bertso,margo edo argazkia #alFREEdo pic.twitter.com/xtf7hu0MWu

\r\n\u2014 erreharria libre (@ErreHarriaLIBRE) 2017(e)ko urtarrilak 11\n
\r\n\r\n

Lan mundutik ere atxikimendu ugari bildu ditu Alfredo Remirezek.

\r\n
\r\n

Desde la Secci\u00f3n Sindical de LAB en Megatech Industries Amurrio queremos mostrar nuestro apoyo incondicional a nuestro compa\u00f1ero #alFREEdo pic.twitter.com/RCiFHAPmRp

\r\n\u2014 erreharria libre (@ErreHarriaLIBRE) 2017(e)ko urtarrilak 17\n
\r\n\r\n

Gabonen bueltan Olentzero herrira jaitsi zenean ere gogoan izan zuen auzipetutako txiolaria.

\r\n
\r\n

Amurrion Olentzerok argi utzi zuen atzo: #alFREEdo pic.twitter.com/cA1hU89CtE

\r\n\u2014 erreharria libre (@ErreHarriaLIBRE) 2016(e)ko abenduak 25\n
\r\n\r\n

Remirezi babesa agertzeko\u00a0www.alfreedo.info\u00a0webgunea martxan jarri dute. Ekarpenak jasotzeko kontu korronte zenbakiaz gainera,\u00a0sinadura bilketa abiatu dute.

\r\n

Datorren otsailaren 11an, goizetik gauera arte, Amurrion egingo den \u201cAlFREEdo\u201d elkartasun egunak elkartasuna hezurmamituko du. Manifestazioaz gain, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Sarean eta kalean gorpuzten ari da @erreharriaren aldeko babes kanpaina

Alfredo Remirez Marañon, Twitterren @erreharria erabiltzaile izenarekin ezagunagoa den amurriarra, datorren otsailaren 27an epaituko dute Entzutegi Nazional espainolean. Bi urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote sare sozialetan, «terrorismoa» goratzea eta biktimak iraintzea leporatuta.

«Armiarma operazioa» bezala izendatutako sarekadetako batean atxilotu zuen Guardia Zibilak Alfredo Remirez 2015eko maiatzean.  

Haren aurkako epaiketak elkartasun keinu anitz piztu ditu, bai sarean eta baita kalean ere. Ikusgarrienak, baina, Uluka taldeak (lerro hauen gainean) eta Hutsa taldeak eskaini dizkioten abesti eta bideoak.

Twitterren #AlFREEdo traolaren magalean batu dira elkartasun mezuak. Hona hemen bildumatxo bat:

Elkartasuna eta umorea ez dute zertan muturtuta egon beharrik...

Bertsotan ere eskatuko dute amurriarraren askatasuna…

Eta errimen sokari jarraituz, igandean Onintza Enbeita, Unia Iturriaga, Iñaki Viñaspre edo Oihane Perea izanen dira Amurrioko Gaztetxearen oholtza gainean.

Irudi bakar batek mila hitzek baino gehiago esan ohi duenez…

Lan mundutik ere atxikimendu ugari bildu ditu Alfredo Remirezek.

Gabonen bueltan Olentzero herrira jaitsi zenean ere gogoan izan zuen auzipetutako txiolaria.

Remirezi babesa agertzeko www.alfreedo.info webgunea martxan jarri dute. Ekarpenak jasotzeko kontu korronte zenbakiaz gainera, sinadura bilketa abiatu dute.

Datorren otsailaren 11an, goizetik gauera arte, Amurrion egingo den “AlFREEdo” elkartasun egunak elkartasuna hezurmamituko du. Manifestazioaz gain, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira.