Naiz+ Naiz+

Surfean Islandiako ur hotzetan, ikusgarria

Postontzian jaso dugu bideo ikusgarri hau. ‘Lightsurf in Iceland’ izenburuarekin hedatu dute, oholari argiak jarrita aritu baiziren Islandian surfean. Hodei Collazo, Imanol Yeregi eta Natxo Gonzalez agertzen dira Igor Bellidok zuzendutako bideo honetan surfean. Mitxel Produkzioak da ekoizlea. Deskribapenean honela diote: «Olatu bila Europako lekurik hotzenetariko batera egindako bidaia. Surflariek bizi behar izaten dituzten muturreko baldintza klimatologikoek bidaia bera odisea bihurtzen dute, elurra eta izotza protagonista. Surfa baldintza hauetan muturreko bilakatzen da, ezinezko kasu askotan. -25º-ko tenperaturak dira horren adierazle».

Etxean goxo gozatzeko irudi ikusgarriak, beraz.