Naiz+ Naiz+

Trikitiaren soinuarekin gerria astinduz

Aurrekoan Mikel Laboaren ‘Txoria Txori’ entzun genuen Ugandako Bugajali herriko haurren ahotan eta orain trikitiaren erritmoa dantzatzeko modalitate berri bat dakarte. Urtzi Agirretxe Ibargoien trikitilariaren aitzinean ederki mugitzen du gerria ume honek.

Bugajali herriko haurrekin lanean da Orioko Mukwano Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundea. Ugandako gazteenen osasuna eta heziketa bermatzeko lan egiten du erakunde honek.