Naiz+ Naiz+

Turismoaren ondorioekin «goaitxuta», Lekeitioko gazteak

«Koldokrazia» deitu diote Koldobika Goitia herriko alkateari erreferentzia eginez herriko Ernaiko kideek herrian garatutako turismo ereduak dituen ondorioei. Hura salatzeko ekimena egin berri dute turismo bulegoan eta abuztuaren 30erako manifestazioa deitu dute.

«Koldokraziak prekarixaten gaitxu. HERRIA BIZIRIK!» lelopean igorri duten oharrean turismoak herrian izan duen garapena eta honen ondorioak aipatzen dituzte. Udako enpleguen lan baldintza eskasak, etxebizitzaren espekulazioak eragindako prezioen igoera, herri mugimenduaren ekimenen aurkako zentsura (Potxuak Martxan taldearen murala aipatu dute, adibidez), euskararen erabileran izandako jaitsiera, tabernetako ordutegien mugatzeak eta isunak... Arazoen zerrenda luzea dela diote.

Hortik ondorioa, «gaztiok goaitxuta gaoz». Gogaituta diote «herri turistiko bat bilakatu nahi daben zerbitzari leialak ixatiaz» eta «bixirauteko prekarietatera kondena nahi gaitxuenen aurrian isilik eotiaz». Horren aurrean bizirik dagoen herri bat nahi dutela diote eta «PNVk herri honentzat daukozen plan marabilosuak gelditzeko asmo betia» dutela diote. «PNV da koldokrazia. Koldokrazia da prekarizaziora kondenaten gaitxuna. Koldokrazia da Madrilen Rajoyegaz aurrekontuak sinatzen dabena. Koldokrazia da gitxi batzuen poltsikuen mesedetan diseinaturiko kapitalismo basatia». 

Herria «postal bat baino gehijao» dela diote eta udaran zehar egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko deia egin diete gazteei, bereziki abuztuaren amaierako manifestazio horretan.

 

 

EL TURISMO, A DEBATE