Naiz+ Naiz+

Txori Barrote, 30 urte presoen leihoa irekitzeko ahaleginean

Txori Barrote and McOnak ! Aniversario 30 años! from Facundo Quevedo on Vimeo.

30 urte bete ditu aurten Txori Barrote konpartsak. Bilboko jaien bihotzean euskal preso eta iheslariei leihotxoa ireki guran sortu zen duela hiru hamarkada, eta, ordutik, parranda eta aldarrikapena nahastu, bere lekutxoa dute Areatzan.

Marijaiaren etorrera irrikaz itxaroten ari diren honetan, urtemuga borobila parrandarako aitzakia bihurtu nahi dute ere, eta, MacOnak taldearen laguntzarekin urteurrenerako  propio sortutako abestia eta bideoklipa plazaratu dute.

‘Geldiezinak gara’ izenburupean urruneko ziegetan preso direnen eta parranda zoroan dauden konpartsa-kideen arteko zubi koloretsua izan nahi du abestiak eta bideoak.