0 iruzkin

Umorea eta ironia lehertarazi ditu TV3ko ‘Polònia’ saioak

Loading player...

TV3 telebista katalaneko ‘Polònia’ saioan atzo iluntzean ikusi ahal izan esketxa da honakoa. Satira, umorea eta kritika uztartzen dituen programa da ‘Polònia’ eta ezaguna da oso kataluniarren artean. Gaurkotasun gaiei erreparatu ohi diete eta noski, egunotan, zaila da Kataluniak bizi duen egoera politikoari muzin egitea.

Atzoko saioan ordea, Francisco Franco bera berpiztu zuen saioak. Kataluniako runba deituriko generoaren abesti esanguratsuena den Peret-en ‘El muerto vivo’ kanta oinarri hartuta egin zuten parodia, eta dantzan eta kantuan ageri ziren Francisco Franco, zenbait polizia espainol eta botere judiziala irudikatu gura zuten gizonak.

Umorea da saioak duen arma bakarra eta hala jakinarazi zuen saioa abiatua aurretik. Atzokoa berezia izango zela aurreikusi zitekeen, eta, hala jakinarazi nahi izan zuen ‘Polonia’ saioa egiten duen talde osoak. Igandean, Kataluniako erreferendumean, zaurituak izan ziren lagun guztiei eskaini zieten atzoko saioa.

Oihartzun zabala izan du Francoren esketxak. Bai Kalalunian, baina baita Euskal Herrian ere. Hemen twitterren aurkitutako hainbat mezu:

/
azken iruzkinak
azken post-ak