0 iruzkin

Umorearen iturria itxi du H28 aldizkariak

Umorearen iturria itxi du H28 aldizkariak

28. alera iritsita agur esan digu H28 aldizkari satirikoak. Umore eta kritika lagun hartuta bi urte pasatxoz izan dugu bidelagun, 2015ko urtarriletik gaur arte. Charlie Hebdo astekariaren aurkako gertaera latzek bultzatuta sortu zen aldizkaria eta puntual puntual iritsi da sarera hileko 28. egunean. Irria eta kritika zorrotz uztartuz, bazterrak harrotu dituzte argitaratutako aleek.

Aldizkariak urtebete bete zuenean webgune berriarekin ospatu zuen egun handia. Paperera ere salto egitea lortu du, pieza onenekin ‘urtikaria’ eginez.

Aldizkari satiriko honen atzean Asisko Urmeneta, Marko, Zaldieroa, Adur, If, Josevisky, Eñaut Aiartzaguena, Ainara Azpiazu Axpi edota Unai Iturriaga dabiltza besteren artean. Hala ere, zenbaki bakoitzean sinadura berriak erakarri izan ditu euskal marrazkilarien lan satirikoak biltzea xede izan duen aldizkari honek.

Bake artisauak, Urkixo pirata, Donald Trump edo Ibarretxe ikusi izan ditugu izar gisa, beti ere gaurkotasunari punta atera nahian. Ikusi ale guztiak: Hemen

Azken alea aurkeztearekin batera (behean dago PDF formatoan), agur esan digu H28 aldizkariak eta sareetan penaz baina umorez esan diote aio. Ikusi behean bildutako hainbat mezu:

/
azken iruzkinak
azken post-ak