Naiz+ Naiz+

Zaldibar, presoen alde geldi

Zaldibarko elkartasun egunean euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko mannequin challengea egin zuten hainbat lagunek. Eta ekimenaren bideoa gure postontzira iritsi da.

Atxiloketa batekin hasten da ekimena, eta haren ondotik datoz, atxiloketaren aurrean egin ohi diren pankarta eta mobilizazioen irudikapena. Kristalak apurtzen dituen maitasuna ere suma daiteke bisita batean eta euskal presoen alde gure herrian egin izan diren gose greben, mobilizazioen edota bono salmenten antzezpena ikusten da. Ongi etorri batekin amaitzen da euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko mannequin challengea.