0 iruzkin

Kimuak programak hautatutako zazpi filmak, banan bana

 Kimuak programak hautatutako zazpi filmak, banan bana

Zazpi dira 2017ko Kimuak programaren 20. edizio honetan banatuko diren film laburrak. Epaimahaiak aurkeztutako 51 proposamenen artean egin du aukeraketa eta fikzioa, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu bildumak, guztiak ikuspegi berrien bidez landuak. Hizkuntzari dagokionez, bi film euskara hutsezkoak dira, hiru gaztelaniazkoak, bat portugesez da eta azkenak ez du elkarrizketarik.

Aurtengo epaimahaia Edurne Ormazabalek – EITB Arlo Komertzialeko zuzendariak–, José Luis Rebordinosek –Donostia Zinemaldiko zuzendariak–, Tim Redfordek –Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Labur jaialdiko Nazioarteko koordinatzaileak–, Amaia Revueltak –Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikariak– eta Millán Vázquez-Ortizek –Agencia Freakeko zuzendari orokorrak– osatu dute. Haiek guztien oniritziarekin, ‘Ab Alio’, 'Aprieta pero raramente ahoga', 'Areka', 'Euritan' , 'For the good times', 'La fiebre del oro' eta 'Plágan' filmak izan da aukeratuak.

‘AB ALIO’

Loading player...

Iñigo Royo eta Iñigo Fernández Ostolaza zuzendariek elkarrekin egindako fikzioa da ‘Ab alio’. Ignasi Aballíren ‘Listados’ collagean oinarritzen da eta maitasuna, heriotza eta euliak ditu ardatz istorioak. Iñigo Royo donostiarrak ‘Requiem’ eta ‘Inventario’ film laburrekin hartu zuen parte Kimuaken lehen edizioetan , –1999an eta 2000an, hurrenez hurren–. Iñigo Fernández Ostolaza komunikazio eta publizitate adituarekin batera lan egiten duen lehen aldia da honakoa.

‘APRIETA PERO RARAMENTE AHOGA’

Loading player...

David Pérez Sañudo zuzendari bilbotarrak eta Gasteizko Amania Films etxeak sinatzen dute terrorearen eta komedia beltzaren artean mugitzen den lan hau. Zintan, Danielek (Adam Jezierski) ‘Sigfried’ txakurraren zaindari izateko lan elkarrizketa dauka Cosme (Fernando Albizu) jabearekin. Sigfriedek izaera basatia dauka, eta argibideak zehatz-mehatz jarraitzen ez badira, errukigabea izan daiteke. David Pérez Sañudok zuzendaritza masterra dauka ESCACen eta egun doktoretza egiten ari da Madrilgo Complutensean zein Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Indirizzo’ bere opera primak zenbait sari eskuratu zituen 2011. uretan eta ordutik ‘Malas vibraciones’ eta ‘Artificial’ egin ditu, besteak beste.

‘AREKA’

Loading player...

Begoña Vicariok koordinatutako proiektua ‘Beti bezperako koplak’ (2016) bezalatsu sortu da, bertako lantalde ia osoa errepikatuz eta animazio ikasle, ikasle ohi eta irakasleak batuz. Andoni Egañak Gerra Zibilean esagerrarazitakoen oroimenez egindako bertso bat du oinarri lanak. 80 urteko Euxebik ez du inoiz jakin aitaren hilobia non zegoen, baina bizirik mantendu du haren memoria, azkenik gorpuzkiak aurkitu dituzten arte.

‘EURITAN’

Loading player...

Irati Gorostidik eta Arantza Santestebanek elkarrekin zuzendu duten dokumentalak 1985ean Itxaro Bordak idatzitako ‘Klara eta biok’ narrazioa berrikusteko proposamen bat da. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean ipini eta bertan azaleratzen duen euskal nortasunarekiko harreman periferikoaren begiradaren eguneraketa da. Irati Gorostidi Arte Ederretan lizentziatua da eta Zine Garaikidearen Ikerketan Master bat dauka (Universitat Pompeu Fabra, 2013). Arantza Santesteban iruindarra aldiz, Historian lizentziatua da eta Zinema Dokumentalean diplomatu zen Bartzelonako CCFBn. Egun, “Comunicación, cultura, sociedad y política” graduondokoan garatzen du zinemaren inguruko ikerketa lana.

‘FOR THE GOOD TIMES’

Loading player...

Andrés Daniel Sainz donostiarraren komedia melodramatiko honek euskal aktore ezagunak bildu ditu; Ramón Agirre, Klara Badiola, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Aitor Beltrán eta Miren Gaztañaga besteak beste. Patriarkaren urtebetetze egunean, semeetako batek «armairutik ateratzea» erabaki eta senitartekoen tolerantzia proban jartzen da. 2016an zuzendu zuen Andrés Daniel Sainzek ‘Haïku’ bere lehen film laburra, Vidania Films produktorarekin. ‘For the Good Times’ estreinatzear dela, hirugarren filma prestatzen ari da.

‘LA FIEBRE EL ORO’

Loading player...

Raúl de la Fuenteren dokumentala hau Kanaki Films Gipuzkoako etxeak ekoiztu du eta Mozambikeko meatzarien bizimodua erakustea du helburu. Urrea eta gailu elektronikoetarako beharrezkoak diren mineralak erauzten dituzten lurretara bidaia egin eta populazioaren txirotasunak zorupeko baliabideen aberastasunarekin alderatzen ditu, bien gehiegizko esplotazioa salatuz. Iruñeako zuzendariaren ‘Minerita’ film laburrak Kimuaken 2013ko katalogoan parte hartu zuen eta 2014ko Goya Saria eskuratu zuen Oscarretarako finalista izatea ere lortuz.

‘PLÁGAN’

Loading player...

Koldo Almandoz donostiarraren dokumental honek egun oso hedatua dagoen izurri baten gaineko hausnarketa egiten du, plaga honen kalte eta eragina kameraren atzetik behatuz. Almandozek Kimuaken lehen edizioan hartu zuen parte ‘Razielen itzulera’ lanarekin eta orduz geroztik hainbat film labur zuzendu ditu. 2016an ‘Sîpo Phantasma’ dokumentala aurkeztu zuen eta egun bere bigarren film luzea prestatzen ari da.

BIDEOAK: Kimuak 

Aukeraketa berriaren aurkezpen ofiziala datorren irailean izango da, Donostia Zinemaldian.

 

/
azken iruzkinak
azken post-ak