Naiz+ Naiz+

Zea Maysen urteurren opariak... eurentzat eta denontzat

Taldearen 20. urteurrenaren harira opari sorta ari da jasotzen Zea Mays eta horietako seigarrena sareratu berri dute, ‘Negua joan da ta’ ezagunaren remix berezi bat, Grises taldeak egin duena. 

Aurrez beste antzeko bost opariren berri eman du Zea Maysek. Azkenaurrekoa Josu Ximunek (Belako, Lukiek) ‘Hondarretik Ondarroara’ lanari egindako remixa:

Laugarren oparia Aitor Abiok egindakoa izan zen, maiatzaren lehenan ikusi zuena rgia, ‘Besterik ez naiz’ kantaren remixa:

Hirugarren remixa pare bat hilabete lehenago argitaratu zuten, ‘Jaiotza’ lanaz El_Txef_A-k egindakoa.

Bigarrena martxoaren lehenean argitaratu zuten, Las Tea Party-k eta Gari Seleckt-ek elkarrekin ‘Elektrizitatea’ kantarekin egindako remixa:

Opari sail honen lehen alea Hildakoak (G.Pereda/U.Azkune) bikotearen eskutik iritsi zen. ‘Itsasoa’ lanaren remixa:

Gainerakoen zain jarraitzen dugu...