Naiz+ Naiz+

Zergatik da garrantzitsua lesbianak gizartean ikusgarri izatea?

Ikusgarritasun lesbikoaren egunaren harira bost emakume ‘Zergatik da garrantzitsua lesbianak gizartean ikusgai izatea?’ galderari erantzunez jarri ditu EH Bilduk. 

Espazio publikoan lesbianismoaren erreferentzia positiborik ez zela du gogoan Natalia Gardeazabal Basauriko zinegotziak, Andrea Momoitiok kazetariak lesbiana dela esateko «behar morala» sentitzen duela dio, askok ez duelako horretarako testuinguru egokirik. Arantza Urkaregik etiketak ez zaizkiola gustatzen dio, «ez dakit lesbiana naizen, lesbiana nagoen...» baina bi gauza azpimarratu ditu bideoan: emakumeak sexualki aktiboak direla azpimarratzeko beharra eta aniztasun sexuala. Izaskun Duque EH Bilduko Portugaleteko zinegotzia da eta hauteskunde kanpainan bizitako egoera baten berri dakar kontakizunean.

Irantzu Varelak gaur-gaurkoz heterosexualitea «kontrol modu bat» dela uste du, botereari eta biolentziari loturik ageri baita. Horregatik, egoera eta momentua ikusirik berak sexualitea modu askean bizitzeko era bakarra lesbianismoan topatu duela dio.

Aldarri mezu ugari sarean

Twitterren moduko sareetan mezu andana ari dira zabaltzen egun osoan ikusgarritasun lesbikoa aldarrikatuz. #LesbianVisibility traola dabil bor-bor, baita #VisibilidadLesbida eta #26lesbianasVisibles ere.