Naiz+ Naiz+

«Zergatik ez errugbian ere euskal selekzio bat?» Iginiz Eurosport-en

Rugbyrama ezagunak eraman du titularrera Baionako Avironeko kapitainaren, Aretz Iginizen, esana: «Zergatik ez dugu izango euskal selekzio bat izatkeo eskubidea?». Futbolean urte luzez egin den aldarrikapena du hizpide Iginizek eta Eskoziak edo Ingalaterrak selekzio propia duten moduan estatu izan gabe ere Euskal Herriak selekzio propioa izateko duen eskubidea du aldarri.

Eurosporten egin ohi duten ‘Les Tontons Flankers’ saiorako egindako elkarrizketa motza da orain Rugbyramak bere webgunean txertatu eta hedatu duena. Ezaguna da telebista katea bera, noski, baina baita Rugbyrama ere, kirol honen jarraitzaileentzat bereziki. Elkarrizketan Avironen erronkak ditu hizpide eta baita euskal errugbiak gainditu beharreko oztopoak ere.

«Euskal identitate baten defendatzaile» izenburua jarri dio kateak berak selekzioa eta bertako errugbia hizpide dituen zatiari, bai horixe!