0 iruzkin

Zergatik Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?

Loading player...

Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohi eta egungo ikasleek Hego Euskal Herrian ikasteko aurkitzen dituzten oztopoak aletzen dituzte bideo honetan.

«Lapurdi, Baxe Nafarroako eta Xiberoako ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?». Galdera hori egin die Gureberriak atariak Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohi, ikasle eta hainbat irakasleri.

EHUk eskaintzen dituen ikasketei buruzko informazio oso gutxi jasotzen dutela nabarmendu dute Terminaleko ikasleek. Era berean, izen ematea burutzeko beharrezkoak diren tramiteak, ikasketen kostua eta Estatu frantsesarengandik jasotzen dituzten diru laguntza eskasak ere aipatu dituzte traba gisa.