Naiz+ Naiz+

Zinegin festibala Hazparnen larunbata bitarte

Zinegin festibala, (EGITARAUA)TTattola gaztetxeak eta Eihartzea kultur etxeak antolaturik abenduaren 13tik 15era. Hunen xedea, Euskal Herriko eta euskarazko filma eta dokumentalen aurkeztea da.

Haritz Barne zinegelako Zabalki elkartearen laguntzari esker, euskarazko filmen ikusteko usaia har ezazu, geroz eta gehiago izanen baitira, guhaurek ere zailtasunak ukan baititugu hautuen egiteko.Pario hau egin dugu, beraz euskaraz gozatzeko, pentsatzeko, irri egiteko eta amesteko aukera hau balia ezazu !

Euskaldunek ulertu dukezute menturaz Zinegin izenburu horrek zer hitz joko duen, beraz huna beste bat : Jakes segituz, gazta zati batek zabalki xoratu zuen Gartxot bertsolaria, eta haritz barneko bi anaien ziztadak, bizidunen hilerriaren barrura begiratzeko leihoak zirela zion. Eni bederen, hori zin egin zidan...