0 iruzkin

Zozketa berezi batekin bueltatu da Irribarrez

Zozketa berezi batekin bueltatu da Irribarrez

Egunari irribarrez ekiteko ohitura sanoa dugu Naizplusen eta egiteko horretan bidelagun fina dugu @irribarrez goitizenaren atzean ezkutatzen den Eñaut Aiartzagunenaga.

Irailarekin batera, arkatzak zorroztuta bueltan etorri zaigu @irribarrez eta ohi duen gisan egunero dakar #GaurkoTira opari. Euskal Herriko aktualitateari erreparatuta aurpegian irribarrea zintzilikatzeko ahalegina egiten du egunero. Ikasturte honetan baina, abenturari saltsa pixkat gehiago sorpresa berriekin dator. Ikusi, ikusi @irribarrez-ek berak partekatutako txioak.

Gaurtik aurrera beraz, #GaurkoTira partekatzen dutenen eta iruzkinak idazten dituztenen artean hilero zozketa bat egingo du @irribarrez-ek eta ‘Mundua Irribarrez’ lamina eramango du opari garaileak. Bildumatik nahi duena aukeratu eta etxean jasoko du.

/
azken iruzkinak
azken post-ak