0 iruzkin

Bueltan da Maizterren Sindikatua

Maizter hitzarekin garai bateko baserriak datozkigu burura, landa-eremua, abereak, jabetza eskasak... garai gogorrak. XXI. mendeko Bartzelonan halakoxe garaiak bizi dituztela iritzi diote eta neoliberalismoaren gentrifikazioari, hau da, etxebizitzak alokatzen dituzten jabeen (norbanako, higiezin-enpresa zein inbertsio-funtsen) eta haien mesedetara dauden legeen gehiegikeriei aurre egiteko batu eta sindikatua eratzea erabaki dute.

 

Bihar, maiatzak 12, aurkeztuko dute jendaurrean eta...

0 iruzkin

Bakarrik bazoaz ezin urrutira iritsi

Martxan da jada KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala bultzatzeko programa, Gipuzkoako hiru eskualdetan. Urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den ikastaroa ekintzaile, elkarte edota enpresei begirakoa da eta bidea bakarrik egin beharrean, bidean zu bezala, beste hamaika ere badaudela ikusteko, sentitzeko, irudikatzeko modua.

0 iruzkin

Askatasunean sinesten dugunak ezin gara hura iritsi zain geratu!

Ikaragarria Angela Davisek Washingtongo Emakumeen Martxan egin zuen diskurtsoa. Justizia soziala bere osotasun eta sakontasunean oinarri hartuta, erresistentziarako oihartzuna izan zen berea: ikara daitezela gizon zuri heteropatriarkalaren nagusitasunaren alde egiten dutenak!

Aldaketaren indar boteretsuak lerrokatzen hasiak dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrexegatik, Trumpek hauteskundeak irabazi zituenetik haren aurkako indar erakustaldi handienean, diskurtso erabat ideologizatua...

0 iruzkin

Nola sukalda genezake Borda bat?

Zuen auzo, herri edo hirian etxebizitza-kooperatiba bat sustatu nahi al duzue? Hasteko, ondoko osagaiak behar dituzue: pertsona-taldea, etxebizitza-proiektu komuna, esku bete konfiantza eta motibazio, lagatako espazio bat (orube bat edo birgaitzeko eraikin bat) eta oinarri sozial eta ekonomiko sendoa.

Lehenik eta behin, jarri pertsonak beratzen etxebizitza-eskubidea zailtzen duen sistema sozial eta ekonomikoan. Konfiantzaz eta motibazioz ondu. Denbora luzez irabiatu erreferentzia...

0 iruzkin

300 esperientzien bila

Ekonomia sozial eta solidarioaren (edo eraldatzailearen) II. Kongresua ospatuko dugu Bilbon datorren azaroaren 10etik 12ra. Aitzakia ezin hobea gaia erdigunera ekarri eta egun bizi gaituen ekonomia eraldatu beharraz aritzeko, bai eta jada norabide horretan martxan dauden ekimen guztiak ikusarazteko ere. Ekimen horiekin guztiekin makro-collage bat egin nahi dute. 300 esperientzietara erraz iritsi baietz!

Zuk ere Ekonomia Sozial Eraldatzailearen esperientziaren baten berri eman nahi baduzu, ...

0 iruzkin

Espezialistek bizi gaituzte... burugabe

EHZ festibalean "Burujabe, burugabe, burujale" solasaldian parte hartzeko aukera izan nuen. Ezbairik gabe, burujabetzaren kontzeptualizazioak aukera ugari eskaintzen dizkigu egungo testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoan: estatu espainiar zein frantsesaren zapalkuntza inperialistak eta kapitalismo heteropatriarkalarekiko menpekotasunak burujabetzarako bideak ixten dizkigute.

Burujabetza, ordea, ezin interdependentziarik gabe ulertu, ezta burujabetzaranzko bidea komunitatea gabe ere....