0 iruzkin

Popeye bidea Rigloseko paretetan gora

Rigloseko haitzetan pareta ederrak eskala daitezke, horretarako gaitasuna eta gogoa izanez gero. Popeye bidea horietako pareta bat da. 6b, 7a+, 7b, 6c+, 7c, 4+ zailtasuneko zatiez osatua dago, eta "bisera" izeneko zatia du amaieran; hala ibiltzen ez garenok, pareta latz baten gisara defini genezake. Andoni Ormazabal, David Carretero eta Kosme Aldazabalek goiz pasa ederra egin zuten bide honetan gora, eta guk, grabatzeko aukera paregabea izan genuen. Lehen aldia zen halako pareta batean...

0 iruzkin

Khan Tengri: Mendizaletasunaren Hizkuntza

 

Mikel Diez eta Joseba Iztueta bi mendizale goierritar dira. Aurtengo udan Khan Tengri mendira espedizioa antolatu dute. Eguraldi txarrak eta elur kantitate handiak ez die utzi euren helburua betetzen, baina hasierako asmotik harago, espero ez zuten aho zapore onarekin itzuli dira. Bideo hau, bidaia horren kronika da. [Gaztelaniaz azpititulatua]

0 iruzkin

Ardizain Dronarekin

 

Artzain zakur hegalaria denbora kontua zela zioten batzuek, irudiotan ikus daiteke egingarria dela. Artaldea erraz mugitu zen dronak zakur lana egiten zuen bitartean. Legazpiko Erreizabal baserrian egindako froga da.