Alex Areizaga

Gabiriko festetako mozorroak: Ballet dantzariak

 

Aurtengo Gabiriko festak igarota, hainbat momentu gordeta gelditu direla baliatuz, bi bideo igoko ditut. Lehena, mozorro gauekoa da, eta talde batek plazaratu zuen antzerkia ikus daiteke bertan. Ballet dantzariz mozorrotuta, plaza barrez jarri zuten. Ohitura hau ezagutzen ez duenarentzako, Gabiriko Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 15ean, herriko gazteak mozorrotu egiten dira, eta gauerdian antzerki bat eskaintzen dute plazan, bertaratzen den ororentzako. Gazte kuadrila bakoitzak bere antzerkia prestatzen du, eta gero, gau horretako musika taldea izaten da lehiaketako irabazlea aukeratzen duena.

Bigarren bideoan, aurrerago igoko dugunean, jaietako une desberdinetako irudiak bildu ditugu.