0 iruzkin

Ilargia leherketa bat da

Euria zara, guztia kolorez janzten duen egunaren azken leherketa. Amildegia zara, bidearen bi alboetara. Zure bila esnatzen naiz, baina haizea zara, behatzen artetik ihes egin, eta lurrari arnas ematen diona. Elurra zara, eta eguzkiak urtu egiten zaitu, eta ura bihurtzen zara, euria, amildegia, haizea. Izarren artean gordeta aurkitu zaitut eta gaur ere egunsentiak harrapatu nau, gailur altuenetik, zuri begira.

PD: Itsasontziek behelainoaren gainetik nabigatzen duten ordu horretan

/