Alex Areizaga

Izazpiko errekorrak bere horretan segiko du, beste urte batez behintzat

Pasa den maiatzaren 8an, Izazpko Igoera ospatu zen Ezkion. Herriko jaien barruan berreskuratu zuten proba, eta deialdiak ikusmira sortu zuen, korrikalariak Pello Garinek 1982. urtean jarritako marka hobetzen saiatuko zirelako. Aritz Egea zen hori egiteko faborito nagusia eta gertu ibili zen, nahiz eta azkenean ia bi minutuko aldea utzi bazuen ere. 33:23 denbora egin zuen Egeak, eta 31:26 da oraindik orain, Garinek ezarritako marka.

Haizete handiak ez zuen giroa zapuztu, eta 20 korrikalarik hasi eta bukatu zuten proba. Proba honek 1978an du jatorria, Jose Antonio Aranzadik eta Joxe Aierbek egin zuten apustuan. Orduko hartan Aierbek irabazi zuen. 1985ean egin zen azken aldiz lasterketa, aurtengo ediziora arte.