Alex Areizaga

JENDEA JOTA ZEONK, HI! proiektuaren lehen bideoa

 

Azkenean, hainbeste denbora eta gero, atera da labetik JENDEA JOTA ZEONK, HI! proiektuaren lehen bideoa. Gure inguruan jende askok kirol desberdinak praktikatzen zituztela ikusirik, Euskal Herrian ere irudi ikusgarriak lortu daitezkeela erakutsi nahi du proiektuak. Hemen ere jendea jota dagoela ere bai, bide batez. Horretarako, espedizio eta irteera askotako irudi ikusgarrienak elkartu ditugu bideo bakarrean, guztiak ere guk edo gertuko jendeak grabatutakoak, Gattiken Xtreme eta NDR Filmak ekoizpen etxeen elkarlanean. Eskerrik asko proiektuan parte hartu duzuen guztioi!