Alex Areizaga

Kalabazina badator Urretxuko Festetara! Aldiri eta Amalur Libre!

 

Urretxuko Festak asteburu honetan ospatuko dira, irailaren 18tik 21era. Txozna Batzordearen lider eta xerpa espiritual moduan, Kalabazina Urretxura bidean da. Aurten, gainera, etsai berri bat bilatu du bidean: Herriko tabernen aurkako epaiketa. BelarTxar pertsonaiak irudikatuta, Kalabazinaren igoerak epaiketa hau salatuko du, ostiralean, 19:00etan, gaztetxetik abiatuta. Bidea Txoznetan amaituko dute, txupinazo alternatiboarekin jaiei hasiera emanez. Kalabazin Handiak, telepatia erabiliz, parte hartzaile guztiei nekazariz joateko eskatu die.

• Jaietako egitaraua hemen

Era berean, gogoratu astelehenean Bixamona Fest jaialdia ospatuko dela txoznetan.

Urretxuko Festen eta Txoznetako egitarauaren informazio gehiago: kunkkinzona.net

Egitaraua egunez egun: kunkkinzona.net/egitaraua