0 iruzkin

Koloreen Magia: MariMurumendi Maratoia 2017

 

Asteburuan Ehunmilak mendi lasterketa ospatu da Gipuzkoako mendietan. Ehunmilak izeneko ekimenak hiru lasterketa antolatu ohi ditu asteburu berean: Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta MariMurumendi Maratoia. Larunbatean Aizkorrin saiatu ginen, baina haize zakarrak ez zigun drona aireratzen utzi. Hori dela eta, igandean Murumendira joan ginen, arantza kentzera. Behin grabatuta, koloreekin jolastu nahi izan degu, mendi eder honi merezi duen perspektiba majikoa eman asmoz.