Alex Areizaga

Telebistak ezkutatzen duena. Hirukoa preso eta iheslarien alde.

 

Bart gauean, euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzen duen aldarrikapena zabaldu dute Bartzelonako Palau Saint Jordy estadioan, Munduko Saskibaloi Txapelketaren final laurdenetan, Estatu Batuek eta Esloveniak jokatutako partidan. Ekintzako argazkiez gain, 15Mbcn youtubeko erabiltzaileak bideoa ere igo du sarera, telebista kateek zuzeneko emisio faltsu horretan ezkutatu zigutena erakutsiz. Zuzeneko emisioan ez zen halakorik erakutsi, emisio horiek zuzenekotik gutxi dutela agerian utziz.