1 iruzkin

Hau manipulazioa da? edo ez?

Hau manipulazioa da? edo ez?

Eztabaida luze eta interesgarria egon da gaur tuiterren Irungo 2017ko alardeak utzitako argazki baten inguruan. Guztira bi argazki zabaldu dira,  lehendabizikoa, atzo. Bertan, alarde parekidearen desfilea ageri da Batzoki paretik pasatzen, eta Batzokiko balkoian daudenek bizkarra ematen diete txilibitua jotzen ari diren emakume eta gizonei. Sare sozialak sutan, kritikekin. 

Gaur goizean, ordea, beste argazki bat zabaldu da, aurrekoaren ia ia berdina. Argazki bera bai, baina,  ez da berdina. Bigarrengoan enkuadrea zabalagoa da, eta Batzokiko bigarren balkoia ere ikus daiteke, eta bertan jeltzaleak (suposatzen dut) alardea begiratzen ari dira, ez diote bizkarra ematen.  

Eta bigarren eztabaida sare sozialetan: manipulazioa da argazki bat moztea eta informazioa ezkutatzea? errealitatea desitsuratzea da hori? edo ez? 

Pena da baina argazkiaren egilea nor den ezin izan dut jakin eta ezin bere izena aipatu. Hala ere, hemen tuiterren zabaldu den eztabaidaren lagin bat. Egun euritsu honetan ez aspertzeko badugu zer hausnartu...