Saharari kantari 2016 - Fisahara
Egilea: Hotsneba
Fisahara
2016/10/15 08:54

Atzo eszenatokira igo ginen lau musikariek badaramagu kontzertu mordoa gure musikari ibilbidean. Gutxi Hotsnebaren bide hasiberri honetan, baina ehunka azken urtetako hamaika txoko, plaza, areto, antzoki eta oholtzetan.

Hala ere ziurrenik atzokoa inoiz zapalduko dugun eszenatokirik berezienetakoa izango da. Hareazko harmaila osatzen zuten dunek. Desertuaren fisionomia aldakorrean dunak haizearen menpe bizi dira, eta gu euren menpe ginen. Liluraturik. Arnas hartu eta aurrean genuenaren...

2016/10/14 08:35

Dahlako kanpalekua urrun dago Tindufeko aireportutik. Bertara iritsita laupabost ordu egin genituen autobusean. Garai batean, gudak milaka saharar euren herritik ihes egitera behartu zituenean kanpalekuak sortu ziren Argelian, Tindufeko aireportutik gertu. Baina hainbat sahararrentzat jasangaitza zen hegazkin militarren hotsa entzutea. Etxetik alde egitera behartu zituzten bonbardaketak eta hainbat senide lapurtu zizkien guda hura gertuegi sentitzen zituzten eta desertuaren sakontasunean...

2016/10/13 11:15

Bidaia luzea izan zen atzokoa. Bere etxetik urrun bizi den herri bati bisitan joateak duen ondorioa. 24 ordu inguru pasa genituen Julen, Ander, Alberto eta laurok, Tolosatik irten eta Dahlako kanpalekura iritsi arte. Bidaia luzeari gogoz ekiten zaio eta gogo hori orduek ahitzen dute. Horixe da saharar herriari gerta lekiokeena. Urteek eta denborak euren ametsak zapuztu izana. Baina bidaiatzeak asko erakusten badu, kanpalekuetarako bidaiak erakusten duena kontrakoa da hain zuzen ere, herri...

Kolaboratzaileak

HOTSNEBA - SAHARARI KANTARI 2016
Loading player...
Saharari-kantari-2016-berria-32x47-001

Iñigo Asensioren, Hotsneba, ‘Hareazko erlojua’ kanta izan da 2016ko Saharari Kantari lehiaketako irabazlea.

azken iruzkinak

Ez dago iruzkinik