Galbahetik
Egilea: Ion Telleria
Garrantzia duena ez da beti interesgarri, interesgarria halabeharrez da garrantzitsu. NAIZen ikusiena gure galbahetik. Lo + visto en NAIZ.
Galbahea
2017/03/17 09:28h.
Loading player...

«Hori da mahai gainean jarri ninduena... eta hori da autokoa... ostia...». Inori ez litzaioke halako esfortzurik eskatu beharko baina asteon Sandra Barrenetxeak bere torturatzaileei aurpegira begiratu eta salatu egin ditu. Ahots urratua eta milaka torturaturen salaketa auzitegian... Bere hitzekin kontrastean... gehienen isiltasuna. Euskal Memoriak 5.000tik gora kasu egiaztatu ditu, 4.000 inguru Lakuak berak eskatutako txostenak ere... baina Barrenetxearen oihua gehienen isiltasunaren artean zabaldu da. [Editoriala: ‘Tortura, un grito entre silencios clamorosos’]

Begiratzen ez dena ikustea ez baita posible. Bidelagun zuen lehendik ere EAJk PSE eta orain PP batu zaio. 75etik 9 besterik ez dira Alfonso Alonsorenak EAEko parlamentuan eta inkestei begiratu gabe ere agerikoa da gehiengok alderdi honekiko duen ezin ikusia. Ez da komeni, ordea, inork maite ez duen batekin tratura zoazenean honen irudi eskasari begira jartzea...

Pasa den astean, EiTBk bere Focus inkesta kaleratu zuen... Beno, inkesta ez, inkestatik azpimarratutako izenburu soil batzuk besterik ez... eta bidean «galdu» ziren datu esanguratsuak. Adibidez, galdekatuen %69,4ak sekula ez liokela PPri botorik emango. Hori gutxi ez eta bapatean, ELAk EH Bilduri egindako balizko presioa bilakatu zen EAJk PPrekin tratua burutzeko arrazoi... eta denak ELAri begira jarri ziren... Unibertsitatean ‘Wag the Dog’ (espainiarrek ‘Cortina de humo’ gisa itzuli zutena) filma jarri ziguten garaian, kezko hesiaren ibilmoldea ezagutze aldera... EAJk unibertsitateko curriculuma eguneratzeko adibide bikaina eskaini du asteon.

Ordu gutxitako esanen kronologiari begiratu besterik ez, horren adierazgarri. Ortuzarrek astearte iluntzean bota zuen harria... Goiz horretan bertan Erkorekari entzun genion esaten «ulermen ukaezina» zuela Urkulluren gobernuak PPrekin aurrekontuak adosteko. Lehenxeago, goizean goiz, Alfonso Alonsok «egintzat» eman zuen akordioa, bezperan ere «itxura ona» zutela aurrekontuek esana zuen Damborenea PPren Bizkaiko arduradunak... eta lehenago, pasa den ostiralean, Ortuzarrek ELA aipatu baino 96 ordu lehenago Urkulluk berak iradoki zuen tratua, PPrekin egingo zutela, «errealismoaren» izenean.

Loading player...

Bazterrean den PPri behar ez lukeen zentralitatea oparitu dio Sabin Etxeak... 

...eta irudi bat, aste honetan berriro gure begitan berreskuratu duguna. Guardia Zibila, Bilbon, milaka herritarrek borondatez Sareri emandako 104.000 euroak konfiskatu eta hauek zenbatzen:

Loading player...

Izan ere, asteon jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak ez diola Sareri bere dirua itzuliko... Argitu egin behar omen dute nor den diruaren jabea egiz, Herrirarena izan daitekeelakoan eta ez Sarerena... Argi bada gauza bat, eurena ez dela, diru hori ez dela Guardia Zibilarena... Sarek herritarrei babesa eskatu die dinamikak duen diru beharrari aurre egiteko.

...eta asteari errepasoa ezin itxi, noski, Iruñera begiratu gabe... Zalaparta sortu baitu ‘Errepresioari autodefentsa’ izeneko dinamikak deitutako mobilizazioak. Ondoriorik latzena, hiru gazteren espetxeratzea eta hauei salbuespeneko legedia aplikatuz Auzitegi Nazionala sartzea tartean... eta gaiaz gehien irakurri dena,‘Pitu’-k Info7 irratiko Talaiatik atalerako egindako hausnarketa... begiratzen hasita guztiari begiratu behar zaiolako:

Bitartean, inguru hurbilean urrats esanguratsuak eman dira Katalunian eta Eskozian. Azken honetan, bigarren independentzia erreferenduma iragarri du Nicola Sturgeon eskoziar ministro nagusiak. Egun berean ezagutu genuen, gainera, 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren harira Mas, Ortega eta Rigauri ezarritako zigorra. Inhabilitazioa ezarri zien hiruei, erabakiari eta independentziari bide eman diezaioken inhabilitazioa. [‘Inhabilitaciones que habilitan’, Beñat Zaldua].

Gurean ez da antzekorik, oraingoz, baina bide egin asmotan galdeketen lau olatu berri sustatu ditu Gure Esku Dago herri dinamikak. Igandean izango da lehena Tolosaldean, Oiartzualdean, Larrabetzun, Astigarragan eta Hernanin. Ia 150.000 biztanleko eremuan botoa emateko aukera izango da...

Loading player...

Postdata:

Asteko errepasoa isteko gure buruari begiratzea proposatzen duen bideo bat. «Ez bazaitu samintzen, bietako bat zarenaren adierazle» esanez aurkeztu zuten lana. Asteburu on:

Kolaboratzaileak
Jone_txuria
Jone Etxeberria
Izaskun
Izaskun
Tales_gabe
Alex
Ttiklik
ttiklik
Eneritz
Eneritz Dueso
Lubaki
Andoni Lubaki
Naiz
Naiz+
Ollorente
Oihana Llorente
Gorka_blog
Gorka Rubio
azken iruzkinak

Ez dago iruzkinik