Ikoitz blog naiz+

Euskara herria josteko, Hamarratz

SORTZEN elkarteak HAMARRATZ proiektua aurkeztu du. Hezkuntza elkarteak adierazi duenez, auzolanez egindako joste-lana da. Txikitasunetik handitasunera, Euskararen Herriko lau puntu kardinaletan jositako ohial zatiaz egindako panpin erraldoia izango da. Instalazio artistiko parte-hartzaile eta mugikorra. Hamaika beso eta hanka izango dituen Hamarratz panpinak, euskaraz bizi, ikasi, abestu, maitatu, amestu... nahi duen herria irudikatuko du.

Euskararen Herria, josia. Ekimen mugikorra izaki, euskararen mapa osatzen dugun herriak josi nahi ditu ekimen honek. Euskara komunitate bakoitzak haren parzelatxoa josiko du gero eta handiagoa eginen den artelanean. Horrela, euskararen herriek osatzen dugun mapa saretuz.