Espazio eskola

AeroEspazio Eskolaren Aurkezpena

Pasadan Urriaren 2an, AeroEspazio Eskolako elkarteko kideok gure helburuen eta eskaintzen ditugun kurtsuen aurkezpena egin genuen Getxoko Fadura Polikiroldegian.

AeroEspazio Eskola irabazteko asmorik ez duen elkarte bat da eta gure helburua Euskal Herrian aeroespazioaren alorra zabaltzea, bultzatzea eta sustatzea da, ikuspuntu zientifiko eta teknologiko batetik.

Aeroespazioaren inguruan dagoen zientzia eta teknologiaren hedapena alor eta adin guztietara hedatu nahi dugu.

Carlos Iglesia, Zaloa Campillo, Imanol Albarran eta Agustín Sanchez Lavega Katedraduna

 

Bestalde, AeroEspazio Eskolakook alor horretan aritzen diren enpresei laguntzen diegu, haien proiektuak zabalduz eta jakitera emanez, maila altuko formakuntza espezifikoa eskainiz, enpresei aholkuak emanez proiektu berrien inguruan, Euskal Herriko enpresen eta alorreko beste entitate eta enpresa internazionalen artean bitartekaritza lana eginez… Horri esker, enpresei merkatu nazional zein internazionalean sartzeko bidea errazten zaie eta aeroespazioaren alorrean Euskal Herriko enpresa eta industria sare bat garatzea eta bultzatzea ahalbidetzen da.

Beraz, urrian aurkeztu genituen ikastaroak gure lehen pausa bat da, proiektua sozializatu nahi dugulako eta herritik sortu nahi dugulako, denon artean eraikituta izanaz.

Gure euskararen apustua gogorra da baita elkarte barruan eta horregaitik gure lana beti euskaraz egitearen erronka daukagu eguneroko lan eta ekintzetan.

AeroEspazio Eskola elkarteko bazkide sortzaileak:

- Angel Iglesia, Ingeniaria eta Espazioaren Zientzia eta Teknologia masterduna

- Zaloa Campillo, Ingeniaria eta Espazioaren Zientzia eta Teknologia masterduna.

- Imanol Albarrán, Fisikaria eta Espazioko Zientzia eta Teknologia masterduna.

Ongi etorri!

www.aeroespazioeskola.com