Jostari blog naiz

Joxe Aranburu 'Txata': "Han gogor egin behar dik, bestela ez ziotek kasurik egiten"

Gotzon Aranburu preso azpeitiarraren aita, Joxe Aranburu Txata eta bikotekidea elkarrizketatu dute Azpeitiko Ernaiko gazteek Denak ala inor ez dinamikaren barnean, eta Uztarria.com-en jarri dute ikusgai. 12 urte daramatza Aranburuk herritik kanpo, eta espetxean bizi izan dituen urte gogorren berri ematen du Txatak bideoan:

Joseba Segurola Xegu preso azpeitiarraren arreba eta bikotekidea ere elkarrizketatu dituzte Azpeitiko Ernaiko gazteek, eta Uztarria.com-en jarri dute bideoa ikusgai. 14 urte daramatza Xegu-k herritik kanpo, eta horrek gurasoengan bereziki, baina gertukoengan oro har, duen eraginaz hitz egiten du haren arreba Marijok:

Jabi Agirre euskal preso politiko azpeitiarraren senideekin izandako elkarrizketaren idatzizko bertsioa ere zintzilikatu zuten.