Jostari blog naiz

Marijo Segurola: "Espetxe bakoitzean familia bat dute, eta aldaketa bakoitzean hori puskatzen diete"

Joseba Segurola Xegu preso azpeitiarraren arreba eta bikotekidea elkarrizketatu dituzte Azpeitiko Ernaiko gazteek Denak ala inor ez dinamikaren barnean, eta Uztarria.com-en jarri dute ikusgai. 14 urte daramatza Xegu-k herritik kanpo, eta horrek gurasoengan bereziki, baina gertukoengan oro har, duen eraginaz hitz egiten du haren arreba Marijok bideoan:

Duela pare bat egun, berriz, Jabi Agirre euskal preso politiko azpeitiarraren senideekin izandako elkarrizketaren idatzizko bertsioa zintzilikatu zuten. Datozen egunetan, Azpeitiko preso gehiagoren senideekin izandako elkarrizketak ere ikusgai izango dira gune berean.