Izaskun Canga

Muxu batekin (Lauroba) - Ukelele Tutoriala

Kaixo, ukelelezale maitiok! Lauroba taldearen "Muxu batekin" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Hementxe nauzue berriz ere tutorial batekin! Honakoan, Laurobak klasiko bilakatu duen kantarekin, "Muxu batekin". Oso kanta aproposa da ukelelez jotzeko - Iker Laurobak, hain zuzen ere, jotzen ikusi nahi baduzue, hona jo dezakezue! 

Kanta honek bost akorde baino ez ditu: horien artean, ezagunak izango zaizkizuen Do, Re minor eta Fa, eta hainbeste erabiltzen ez ditugun Sol minor eta La sostenituta gehi bederatzigarrena. Sol minor, bereziki, balio handikoa izango zaigu beste kanta askotan; beraz, primeran etorriko zaigu praktikatzea!

Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!