Izaskun Canga

Pailazo (Gatibu) - Ukelele Tutoriala

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Gatiburen "Pailazo" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Ene, bi hilabete baino gehiago pasa dira azkenengo bideotik! Nahi izan nukeen baino askoz "entretenituago" egon nahiz aste askotan zehar, baina etenaldi honen ostean berriz ere nator bueltan, indarberrituta. Eta, noski, beste kanta bat ukelelez moldatzeko prest!

Hilabeteak ziren Gatiburen kantaren bat moldatu nahi nuela eta, azkenean, "Pailazo" aukeratu egin dut: akordeen aldetik nahiko erraza (nahiz eta neuk erabilitako doinuan Mi Maior madarikatu hori agertu) eta bideoetan inoiz erabili ez dudan erritmo interesgarriarekin. Itxuroso geratu dela uste dut, ea zer iruditzen zaizuen!

Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!