Izaskun Canga

Whiskey botila bat (Whiskey in the Jar) - Ukelele Cover

Kaixo, ukelelezale maitiok! :) Berriz ere nator ukelelez egindako bertsio berri batekin. Oraingo honetan Irlandako kantu herrikoia da nakarrena: "Whiskey in the Jar" abesti ospetsuaren euskarazko bertsioa, "Whiskey botila bat" hain zuzen ere.

"Whiskey in the Jar" kantak maite ditudan gauza ugari batzen ditu: indar handiko erritmoa, gogoan geratzen zaizun melodia ederra eta letra ikaragarria. Izan ere, kanta honek boterea, dirua, amodioa eta traizioari buruz hitz egiten du, mundua mugiarazten duten gairik garrantzitsuenetariko batzuk! Eta ba al dago toki egokiagorik kanta hau grabatzeko Donostiako txoko eder hau baino?

Bertsio honetan erabiltzen dudan letra Deiedra taldeko lagunek sortu zuten euskaraz orain dela urte batzuk. Nahiz eta, ziurrenik, Deiedrako Hibairen ahotsa nirea baino askoz egokiagoa izan piratarena egiteko, gustuko izango duzuela espero dut!

Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!